Politika kontuak jai giroan bizi genituen eta gure herri honetan denek beren lekua izango zutela pentsatzen genuen. Garai hartan, alafede...! iragan mendeko garai hartako 79ko urte hartan (pasadizo zaharren kontu kontalari hasiko ginenik, horixe bai ez nuela espero nik!) sortu zen Euskadi Sioux sortzeko asmoa.

Garai hartan ez genuen zehatz-mehatz jakiten –edo, beharbada, bai- nondik sortzen zen asmo ugari haiek guztiak finantzatzeko dirua. Garai hartan, izan ere, lagunen tribu bat ginen batez ere, aldi berean elkarrengana gerturatutako eta elkarrengandik urrundutako lagunen tribu bat, proiektuak egin eta azpijokoan aritzeko sagardotegietan elkartzen zena, Gipuzkoako aldekoetan gehienetan. Elkartzen gintuen asmoa, hitz gutxitan esanda, geure buruarengatik barre egitea zen, eta baita ere politikarengatik, politikariengatik eta, mutur askotatik abiatuta, nahas-mahas esango nuke nik, jaiotzen ari zen herriaren irudiarengatik. Guk hori guztia egiteko aukera izan genuen garai hartan, zeren gure umoreak, errealitateari mendeku hartzeko tresna egoki horrek,  geure itxaropenaren ametsa eta neurri bateko tolesgabetasuna baitzituen oinarri.

Eta gaur egungo arrastora etorrita, Euskadi Sioux aitzakiatzat hartu eta erakusketa bat egiteko proiektua sortu denean, gure belaunaldikoek, aldizkaria gertutik ezagutu zuen jendeak, gogotsu hartu dute berria. Iraganaren minez gaudela esango nuke nik, garai haien zorretan, politika, gizarte mugimenduak eta bazterkeria hasi berria jaiarekin, manifestazioekin eta kabaretarekin nahaspilatzen ziren garai haien aiduru gaudela, alegia.

Eta gogo beteta gabiltzan bezala atsekabeak ere jotzen gaitu, geure buruari galdetzen baitiogu ea gaur egun modurik balegokeen ordukoa birsortzeko, ea gaur egun gaitasunik balegokeen orduko Euskadiren begiratu eta jarrera erne hura, gaur egun zoritxarrez galdutzat eman beharko genukeen berezkotasun hura, atzemateko gai den irakurlea ernaldu, sortu eta aurkitzeko.

Orain dela gutxi, ezker abertzaleko politikari batek Europako azken herri indigena gu garela esan zuen, eta gure kultura askatzea Amazonetako oihana galbidetik gordetzea bezala dela. Orain dela hogei urte guk ez genuen hainbeste mundu inguratzen, guk tribu bat ginela sinesten genuen, kolektibo bat, desagertzeko arriskuan zegoena betiko era guztietako etsaiengatik, gogaitasunarengatik eta dogmatismoarengatik esate baterako, gure muga zehaztugabeen barruan eta kanpoan orduan ere bizi ziren etsai horiengatik, alegia.

Gure herri honetan post-modernotasunaren zantzurik baldin badago, oraindik orain ernaldu berria izan arren, lehen hazia Euskadi Siouxek jarri zuela esango nuke nik, horren bila ibili gabe beti ere, aniztasuna eta mestizaia aldarrikatzen baitzituen itxitasun eta dogmari aurre egiteko.

Noizbait eginen den beste zerbaiten zirriborro bat izan nahi du erakusketa honek; izan ere, beste erakusketa bat egin nahi dugu, eta ez hainbeste amateurismo eta ausarkeria puntu bat izan zuen aldizkariaz hitz egiteko, garai hark herri honetako esparru politiko, sozial eta artistikoari ekarri zionaz jarduteko baizik. Eta baita proiektuan murgildu ginen belaunaldikoak aipatzeko ere: Bernardo Atxaga, Ivan Zulueta, Rafael Castellano, Josu Bilbao, Olariaga, Jon Zabaleta, Jon-Gurutze Unzurrunzaga (Altxerri galeriakoa Rakel lagun zuela: andre eskuzabala benetan, beti prest Getariako baserri-jauregia gure zerbitzura jartzeko), Ezkerra eta beste batzuk, eta batez ere Vicente Ameztoy, aldizkariaren benetako aitapontekoa. Aldizkaria desagertu egin zen halabeharrez, baina zazpi ale ateratzea lortu genuen zazpi euskotar probintzien arrastoan...

y pensábamos que este país iba a ser para todo el mundo. Es en ese momento,estamos hablando del año 79 ¡del siglo pasado! (creo que a nuestra generación jamás se nos pasó por la cabeza que acabaríamos escribiendo una frase como ésta), cuando nace la idea de Euskadi Sioux.

 Entonces, realmente, no se sabía exactamente —o sí se sabía—, de dónde salía el dinero para financiar tantas y tantas ideas como hubo. De hecho éramos como una tribu de amigos, coincidentes y divergentes a la vez, y los proyectos y conspiraciones surgían en una sidrería, generalmente gipuzkoana. La idea, básicamente, era reírnos de nosotros mismos, de la política, de los políticos, o de la imagen del país que estaba naciendo de una manera diversa, incluso anárquica. Quizás entonces eso se pudo hacer porque el humor, que debe ser sobre todo una venganza de la realidad, nacía de cierta ilusión esperanzada y también de cierta ingenuidad.

 En el momento actual, cuando hemos hablado del proyecto de hacer una exposición sobre Euskadi Sioux, mi generación, la gente que conoció la revista, se ha interesado con entusiasmo, como si sintiéramos nostalgia y necesidad de aquel momento en el que la política, los movimientos sociales y la incipiente marginalidad se mezclaban con la fiesta, la manifestación y el kabarett ... 

 Y curiosamente también, junto con ese entusiasmo, nos preguntábamos apesadumbrados si sería posible hoy día repetirlo, si pudiera existir la capacidad de generar, crear y encontrar un lector receptivo a aquella mirada y actitud que entonces existía en Euskadi, aquella espontaneidad que, desgraciadamente, parece perdida.

 No hace mucho, un político de la izquierda abertzale decía que éramos el último pueblo indígena de Europa, y que rescatar nuestra cultura era algo así como salvar la selva amazónica. Nosotros —hace veintiún años no llegábamos a tanto—, nos veíamos como una tribu, un colectivo, cuyo peligro de extinción estaba en manos de eternos y universales enemigos como el aburrimiento, o lo dogmático, que estaban tanto dentro como fuera de nuestras imprecisas fronteras.

 Si se puede hablar, o no, en este país, de cierta posmodernidad aún pendiente, creo que Euskadi Sioux, sin pretenderlo, tuvo algo de ello en cuanto que abogaba por lo plural y mestizo frente a lo cerrado y lo dogmático.

 Esta exposición no es más que un apunte de lo que se pretende realizar más adelante, una exposición que no hable de la revista en sí, que estuvo llena de cierto amateurismo y desmadre, sino de lo que supuso aquel momento en campos como la política, lo social y lo artístico en este país. Y de la generación que estuvimos inmersos en el proyecto: Bernardo Atxaga, Iván Zulueta, Rafael Castellano, Josu Bilbao, Olariaga, Jon Zabaleta, Jon-Gurutze Unzurrunzaga (desde la galería Altxerri con Rakele siempre tan generosa cediéndonos su caserío-palacio en Getaria), el zurdo, y otras personas, y, en especial, Vicente Ameztoy  quien fue realmente el artífice de la revista. La revista, naturalmente, desapareció; pero salieron siete números como las siete provincias baskas...


Hasiera / Página principal