
Horregatik, bada, zuhurtziaz jokatu nahi nuke eta, gertaeren arteko hierarkiari ihes eginez, Euskadiko trantsizio politikoaren lehen urte haietako umorea eta disidentziak zerrendatuko ditut, Euskadi Sioux aldizkariko gorabeheren zirriborro hau aitzakiatzat hartuta. Gora ekar ditzagun, beraz, urte haietako gertaera batzuk: Franco 1975ean hil zen, 1977an trantsizioko lehen hauteskunde orokorrak izan ziren eta 1979an bigarrengoak; 1978an Konstituzioa berronetsi zen (Euskadin oniritzi askorik gabe), Estatutua ondorengo urtean onartu zen (oposizio kritiko indartsu bat zuela), eta amnistiaren aldeko mobilizazioek, zentral nuklearren kontrakoek eta mugimendu sindikal, hiritar eta feministek ordura arte inoiz ezagutu gabeko indarra hartu zuten. Urte gogorrak izan ziren, batetik Estatuaren eta eskuin muturreko erakundeen zapalkuntzak eta, bestetik, ETAko adarren eta Komando Autonomo Antikapitalisten ekintzek eraginda. 1997an Deia eta Egin egunkariak jaio ziren. EIA eta EMK alderdiek EE sortu zuten, ETA pm-ren babesa zutela hauteskunde orokorretara aurkezteko. Hilabete batzuk geroago HB sortu zen, hauteskundeetan ezker abertzaleko erakundeak ordezkatuko zituen erakunde berria. Arzallus EAJren zuzendaritzan sartu zen. 1979ko urtean bizi ginen, Siouxen
eta beste kultur gertakari batzuen lekuko izan zen urtean. Gogora ekar
ditzagun horietako batzuk: euskarari sarbide ofiziala eman zitzaion irakaskuntzan,
Bai Euskarari kanpainak era guztietako atxikimenduak lortu zituen, Paco
Ibañez erbestetik itzuli zen, kulturak kantaldien saldan egosten
jarraitzen zuen, euskal rock erradikala erreboltaren ikur bilakatu
zen esnatzen ari zen gazteriaren zati handi batentzat, urtebete lehenago
sortutako Orbegozo fundazioak euskal artearen agerraldiak antolatu zituen
Euskadi osoan zehar, Bernardo Atxagak Etiopia poemen bilduma argitaratu
zuen, Donostiako zinemaldia berragertu egin zen (orduan aurkeztu zen El
Juicio de Burgos, Imanol Uriberen lana), Sabino Arana fundazioa sortu zen,
Bilboko Udalak bultzatutako lehiaketako ipuin irabazlearen argitalpena
erretzea agindu zuen Jon Castañaresek alkateak, Erreala ligako
nagusi izan zen azken partidua galdu zuen arte. Zenbat gauza gogoratzeko! Paisaje asaldatu eta programez, ikurrez
eta kontsignez gainezka egindako horretan jaio zen Euskadi Sioux, satiraren
ezten ezkor eta adimentsuak eta borondate ludikoaren baikortasunak bultzatuta.
“Erredentzio eta salbazio asmoak bazter batean utzita”, beti ere. Zertxobait
lehenago beste talde batzuk ere, adibidez Bilbon Txomin Barullo EMK alderdiak
bultzatuta (1977), edo Donostiako Cloc de arte y desarte (1978), esku-hartze
kaustikoaren beste adierazpide batzuk jorratzen hasiak zeuden politika-kulturaren
esparruan. Jai, jolas eta umorearen giroak ia bazter guztiak irabazi zituen.
Eta askatasunaren bide zabalak hartzeko irrikaz betetako gazteak ginenez
–egiatan, nahi baino meharragoak ziren, baina diktadura frankistaren
garaian urte bakar batzuk lehenago ezagututakoak baino askoz ere zabalagoak),
antsia ludiko eta arau urratzaile hark bazituen beste bidelagun batzuk
ere, besteak beste urruneko erantzukizun bat eta nolabaiteko atxikimendu
ez kritiko bat ETAko adarren jardunarekiko. Garaiko beste disidentzien antzera,
Euskadi Sioux ere iragana kritikatzeko jaio zen, eta batez ere orainaldia,
hau da, ezkerreko korronte batzuen seriotasun zertxobait ilun hura, adierazpide
ugariko irudikari mitiko nazionalistaren berrindartzea, alternatiba iraultzaileen
hizkera goratu, abstraktu eta boluntarista eta, batez ere, egunerokotasuna
lurrintzen zuen sakristia zokoko usain hura, nola tradizionalistei hala
aurrekoei zeriena. Nazionalismo espainolaren eta estatuaren kritikari dagokionean,
ez dago esan beharrik: aurre egin zitzaien lurrez, itsasoz eta airez, eta
satira baino arma gordinagoak erabilita. Garai urduriak, euskal geografiako
bazter guztiak mugida, asaldapen eta ameskeriez bete ziren garaiak, urteen
harian ezinbestean aukeratu beharrak eta, nola ez, etsipen batzuek eraginda,
ezerezean geratuak. Era guztietako arauak urratzeko grinak elkartu gintuen,
baina aurpegi askotako sektakeriak ere kolpatu gintuen, ekimen askoren
jarraipena baldintzatzeraino. Umorea eta heterodoxia ederki asko uztartu
ziren Euskadi Siouxen eta Arabako zatiketaren ondorioz sortu zen Arabia
Sauditaren baitan. 1979ko urtean bizi ginen, eta gazteak ginen, artistak,
idazleak, argazkilariak, diseinugile grafikoak, ilustratzaileak, eskenatoki
politiko eta kulturalaren asaldatzaileak: tribu heterodoxo bat Euskadi
asaldatu batean. Eta horregatik agian, bere barneko kontraesanen eta paradoxengatik,
Euskadi Sioux desagertu egin zen, gobernu aginduaren beharrik gabe. Guri
oroitzapen barreiatuak, etenak, geratu zaizkigu urte gogor eta itxaropentsu
haiei buruz. Nik aurkeztu dizuedan gertaeren lagina, hain zuzen, trantsizio
politikoaren lehen urte haietan galda berotan jalgi zen konstelazio heteroklito
baina sortzaile baten zatitxo bat besterik ez da. 1979an gertatu zen. |
Pues bien, con cautela y sin querer establecer una jerarquía de acontecimientos, en este apunte breve sobre Euskadi Sioux,....el humor y las disidencias en los primeros años de la transición política en Euskadi, rememoro algunos hechos de esos años: Franco muere en 1975, las primeras elecciones generales de la transición fueron en 1977, y las segundas, en 1979; la Constitución se refrenda en 1978 (con un apoyo escaso en Euskadi), el Estatuto se aprueba al año siguiente (también con una gran oposición crítica); y las movilizaciones proamnistia, las contrarias a las centrales nucleares, la emergencia del movimiento sindical, del ciudadano o del feminista adquieren una dimensión desconocida hasta entonces. Eran años duros marcados tanto por la acción represiva del Estado y organizaciones de la ultraderecha como por las acciones de las diferentes ramas de ETA y de los Comandos Autónomos Anticapitalistas. Los diarios Deia y Egin surgen en 1977. EIA y el EMK crean EE, que se presenta a las elecciones generales con el respaldo de ETA pm, y pocos meses después será HB la nueva fuerza política que agrupe electoralmente a las organizaciones de la izquierda abertzale. Arzallus entra en la dirección del PNV. Era 1979. Era el año de los
Sioux y de otros acontecimientos culturales. Recordemos algunos: el euskera
entra oficialmente en la enseñanza, la campaña Bai Euskarari
logra una masiva adhesión, Paco Ibañez vuelve del exilio,
los “kantaldis” siguen siendo catalizadores culturales, mientras que el
Rock Radical Vasco comienza a emerger como nueva seña de identidad
rebelde para buena parte de la juventud, las muestras de arte vasco promovidas
por la Fundación Orbegozo (creada el año anterior) itineran
por Euskadi, Bernardo Atxaga publica su poemario Etiopía, resurge
el festival de Cine de San Sebastián (en el que se presenta El proceso
de Burgos, realizada por Imanol Uribe), surge la Fundación Sabino
Arana, el alcalde de Bilbao, Jon Castañares, ordena de la quema
de la edición del cuento ganador del certamen promovido por el ayuntamiento,
la Real se pasea invicta por una liga que pierde en el último partido.
Tantas cosas... En este paisaje convulso saturado
de programas, banderas y consignas, Euskadi Sioux surgió con el
aguijón pesimista e inteligente de la sátira y con el optimismo
de la voluntad lúdica. Lo hacían “alejados de toda intención
redentora o salvatriz”. Otros colectivos surgidos un poco antes, así
Txomin Barullo (1977) en Bilbao, promovido por el EMK, o el grupo Cloc
de arte y desarte (1978) en Donostia, modulaban otras formas de intervención
cáustica en lo políticocultural. Cierta atmósfera
de fiesta, de juego y desenfado lo impregnaba casi todo. Y siendo jóvenes
entusiastas por estrenar un espacio de libertad —ciertamente era menor
de la deseada, pero incomparablemente mayor que la habida pocos años
antes en la dictadura franquista—, ese afán lúdico y transgresor
venía acompañado de otras cosas, entre las cuales cabría
mencionar la de una vaga responsabilidad o la de cierta empatía
acrítica con la acción de las diversas ramas de ETA. Euskadi Sioux, como otras disidencias
de la época, surgía como crítica del pasado, pero
sobre todo como crítica del presente, a saber: frente a la seriedad
(un poco estrecha) de algunas corrientes de izquierda, frente a la reafirmación
del imaginario mítico nacionalista de varia expresión, frente
a la grandilocuencia abstracta y voluntarista de las alternativas revolucionarias,
y frente a todo esa atmósfera de sacristía que, en su versión
más tradicional o pogre, seguía regiendo la vida cotidiana.
Respecto a la crítica al nacionalismo español y al Estado,
no hace falta insistir: se estaba de frente por tierra, mar y aire, y con
más bagaje que el de la sátira. Epoca convulsa en la que por toda
la geografía vasca acontecían imnumerables movidas, agitaciones
y quimeras a la vuelta de la esquina, disipadas con el paso de los años
en otras elecciones vitales, y también, cómo obviarlo, en
algunas decepciones. Se compartía un deseo de transgresión
plural; pero, asimismo, un sectarismo de todo pelaje que frustaba la continuidad
de numerosas iniciativas. Humor y heterodoxia quedaban anudados en la movida
agrupada en torno a Euskadi Sioux y la escisión alavesa que tomó
el nombre de Araba Saudita. Era 1979, eran jóvenes artistas, escritores,
fotógrafos, diseñadores gráficos, ilustradores, eran
agitadores de la escena político-cultural: una tribu heterodoxa
en un país convulso. Quizá por ello, por sus contradicciones
y por sus paradojas Euskadi Siox se disolvió (sin orden gubernativa
alguna). Queda una memoria dispersa, discontinua, de esa movida y de aquellos
años duros y prometedores. Esta muestra recrea un fragmento de una
heteróclita constelación creativa que se reveló, con
una efervescencia inaudita, en esos primeros años de la transición
política. Fue en 1979. |