TXAKORKUMEAREN BENTAJAK
-zenbait ideia umegintza behingoz gera dadin-
PIO PIO –Plusmarka Iraultzaileak Ontzeko Partidu Internazionlista Onomatopeiokoa- inor baino exkertiarragoa izateko asmoz jaioten da mundura, erreboluziño marka guztiak hausteko. Dagoenerako egin dugu apustu abertzale kafezale anarkista non-plis taldeekin, eta lehen esaten zen bezala, zamarra jantzita irabazi diegu dema, zer eginik ez daukate gurekin, gure aldena erreformista hutsak baitira. Halere, inor probatu nahi bada gurekin, azal dadila Alejandro bodegoietik, eta egingo ditugu trabesak.
Gaur argitaratzen dugun lan teorikoaren bitartez Herodesek aspaldi batean hasitakoari jarraipen bat eman nahi dioug. Denborak aldatu direnez gero, ezin daiteke gaur judu hark bezala joka, haren bolutnarismo eta espontaneismoz, bi joera horik mende honetan ez baitute enamoratzeko ere serbitzen. Gainera, baldintza objetiboak asko aldatu dira, eta indar produktiboak halaber: orain, e. Baterarko, pilis, telepunken, pilomatik eta horrelado futakeri eta aurrerafen asko dago, eta inpraestruktura honek izugarri kanbiatu du suferestruktura. Nahiz eta umegintza aktibitate unibetsala izan ez da, gaur arte, ongi aztertua izan, eta enttregismo hutsaz jokatu dute aldedi politikoak besterik egiten ez dakitne milaka pertsonen aktibitate horren aurrean. Gure alderdiaren zeregina, beraz, ume izurrite hau baretzea izango da fase aurreiraultzailea bete bitartean, eta gero gerokoak. Indarkeriaz baliatu gabe, azpiko lanean ihardungo dugu herri guztia kontzientziatzeko. Honela eraiki zuten kristauak bere inperioa, zeinen fruiturik gorenak Loiolan bildu ziren, azpeitiar askok ondo dakien bezala.
Gure arrazoi filosofiakoak bilatu nahi dituenak bere buruari begiratu beharko dio lehenik. Eta gero munduari. Gure bereiztasun aipagarri bakarra gafak izaten dira, eta horretzaz gain arralutze prejitua baino korrienteagoak garela uka ezina da. Beste abere guztiak mespreziatu egiten gaituzte, eta arrazoiz. Atila kaskar batzuk besterik ez baitute merezi. Naturalezak beldur die ekolojistei ere, eta batez ere “Irrintzi” taldekoei, zeinek bere teoriak praktikan jartzerakoan pinudiak erretzeko mania harrigarria duten, pinua haritza bezain abertzalea ez balitz bezala. Erronkariko pinuak, holako joerak direla medio, “Nafarroa ez da Euskadi” deklaratu zioten lehengo batean Madrileko kazetari bati.
Filosofiak ere ez du planteiatu nahi izan arazo hau, gizonaren autodestrukzioa, honela gaitz iturri bakarrari txikuelina bat eginez. Gizonaren bizitzerko eskubidea aurreritzi bat besterik ez da, eta gu, oro kontuan harturik, ezezkoan gaude. Burua botatzen dutenen artean, eta eroen disrkutsoan ere, aurki daiteke soluzio serios baten oinharria, ez beste inon.
Baina ez gaitezen engaina; publikoak ez du guzti hau guk bezala ikusten, eta ez ba dizkiogu alternatiba batzuk eskaintzen –Monzonenak baino alaiagoak, ahal izanez gero- hemen ez dago zer eginik. Eta guk, guraso eta gaiean dauden besteei ume truk eskaintzen dieguna txakurkumea da, bentaja asko baititu honek haren aldean.
Estrainekoa, eta funtzeskoenetakoa, txakurgintzan bertan bila dezakegu. Bentaja hauxe da; guk ez dugula horretan parterik hartzen, ez da azukre koskor makala. Plaza batera joate aski da horietako bat eskuratzeko. Ez odolik, ez ospitalik, ez seguirtate sozialaren xantaiarik, euskaltzaindira izen munstro baten bila joan beharrik ere ez, eta batez ere, akabo bizitzarekiko uzte eta derrotismo hori, zure frustrazioak zure errepetizio mokoti horri pasatuz. Eta denak kontent, eta pozikago feministak, horrekin bukatuko bait litzateke gizonpean jarerazten dion kate natural hori, zilbor heste matxista hori. Gauza bat baitago argi, emakumea ez dela libratuko ume fabrika izateari uzten ez dion bitartean. Monjak ere hala esaten dio neskato errebeldari: baretuko haiz ama egiten haizenean. Esperientzia piopiokoen alde dago, eta nahi beste berri enpiriko eman ditzakegu horri buruz: nork ez ditu-bada hortik ikusi emakume azkar, dotore eta kezkadun frango, atso baldar, tuntun, marizikin eta lanbas bihurturik hamar bat urteren poderioz, bi huts pastillero eta beste bi ahulezi erromantiko direla medio?... ez du merezi diskutitzeak ere.
Jar gaitezen orain umea mundura etorri den egunean. Jauna, jauna, ze desilusio, zenbat urtekabe, ze nolako arraibak!... arra etorri dela emea nahi zenean edo alderabi alderabres, edo ez daukala begi urdinik, edo japonesa dela, edo EIAkoa egin dela Herri Batasunakoa den sabel horretan, sabel traidore horretan. Pundu honetan ere ez nintzateke ixilduko, eta ene kasoa aipatuz bukatuko dut arrazonamenduaren alde hau: ni mundura jaio nintzenean, ene gurasoak, bere kalkuloen arauera, mutiko alai, elektrizista eta guapo bat ikustea espero zuten. Pentsa nola gelditu ziren ni ikusi bezain azkar, haik marruk, haik purrustik, haik lanturuk, jesus eta santua.
Baina txakurtxoarekin ez dugu holakorik. Txakurra aukeratu egiten baitugu patuaren eskutan jarri gabe. Handik eta ttikik, muturuluzeak bezala motza dutenak, bai seterrak eta bai kanitxe edo sanbernardoak, hala xoloberoak nola frigidoak, denatarik dago. Holako alternatiba bat bai dela negoziagaia.
Eta eman dezagun seme edo alaba hori gurasoen gustokoa dela. Zer gertatzen da gero?... bada haur koskorra honoko gauza guzti hauen hilobi bihurtzen dela, beste askoren artean: zine mazalearen hilobi, utopiaren hilobi, irakurle eta liburuzaleren hilobi, festazaleen hilobi, eta bukatzearren, amodioaren hilobi.
Guaero bospasei bider altxatu ondoren, igandero umezaintzan egonez gero, amonari pelota egiteko dinatasuna galdu, bada..., ser egiteko gogoa gellituko zaio gizon edota emakume horri? Erantzua ez da oso zaila.
Txakurra, ordea, ez da batere tirakolaia. Bere gisa ibiltzen da etxetik, eta ematen diozuna onartzen du pasota bat bailitz. Bazkal hondakinak jateko, zaku bat lo egiteko, bi fereku, eta alegrantzia hutsean bizitzen da.
Eta urteak aurrera doazenean, are eta okerrago portatzen da umea. Hamairu urtetan enamoratu egiten data eta bizpairu urte soportaezin pasa beharko ditu bere egileak. Hamazazpi urtetan iraultzaile egiten da, eta guraso gaixoak, aski zahartuak ordurako, beldurrez egoten dira gau eta egun manifestazioan zer gertatu ote. Hogeitabi urtetan, etxetik aldegiten du mundua jatera, eta ez du jaten zoritxarrez, baina bakartate itzela erakartzen du bere jaoitetxera, non bere presentziara ohituta zeuden. Hogeitabost bat urtez, penalty ondorenean, elizaz ezkontzen da aitatamak ez desgustatzearren –zelako zinismoa!- eta amon egiten zaitu, tok hori, eta ostegunero esnezopal ematen dizkizu haur berria agoantatzearen truk. Eta zikloa hasi egiten da berriro.
Baina txakurrak ez. Txakurra bere kariñoa dohan eskaintzen dizu, eta ez du inoiz arrenkurarik izaten. Bi egunetan bakarrik uzten ba duzu etxean, jakirik eta edaririk gabe, bueltatzean belarria mihazkatuko dizu, eta pozaren pozez uxuri tantak eskapatuko zaizkio kira eta buelta dabilen bitartean. Ixila da, kontenplatiboa, eta bere fideltasuna ez da bere amodio sinzeroaren ondorio bat baizik, hil artekoa izaten den amodioaren fruitu hain zuzen. Xelebrea da, eta jostatzen pasako luke bizitza. Hitz batean esateko: mistikoa da, abandonatu egiten da bere amodioaren laberintona. Ez zaio Baretta gustatzen.
Txakurra ez da umea bezala, bomba berandutu bat.
Huri guztietan, gainera, txakur baten jabeek nolabaiteko sozietate sekretu bat osatzen dute. Aski da kaletik berarekin abiatzea, pertsona asko zuregana inguratzen ikustekok. Pertsona horik beste txakur bat daukate, handiago edo gazteagoa, eta elkar hizketan sartzea oso erraza gertatzen da. Ez baitago inbiriarik. Umearekin, alderantziz, adio lagunak, adio elkar hizketak. Nirea da hoberena eta kitto. Antisoziala da kakañarro horren guraso izatea.
Ez dut gehio luzatu nahi. Inor semea edo alaba izateko talalian jarriko balitz, pentsa dezala txakur bat etxeratzeko posibilitatean, eta egin dezala proba anka –anka, edo dena dela- sartu baino lehen.
Zabal dezagun hilabete honetako lema: txakurkumea bai, antoñito ez: Borroka luzea da, sistemak ez digu oztopo gutxi jarriko. Frantzian, esate baterako berriro bonoak pagatzen hasi dira seme bakoitzeko, ea horrela bee populu zaharkitua gaztetzen duten ikusteko. Baina honez ez du bueltarik, eta alferrik dabiltza, Piopiok irabazi egigun du, aupa gudaris.
KARPANTA
-A. PETIRI SANZ-