Oraingo honetan marka guztiak hautsiko
ditugulakoan, eta erreformismoaren tentazioa behin eta betirako
kentzearren, PIO PIOkoak (Plusmarka
Iraultzaileak Ontzeio Partidu Internazionalista Onomatopeikoak, hain zuzen)
ez dugu sarrerarik hartu munizipalen
zirkuan, eta Pello Marik esaten duen bezala, ez gara tren horretan sartuko
egun azulenetan ere, putza, putza
marikonea posibilista guztientzat. Eta gainera, trena hitza hemen erabiltzea
askotxo da, hobeto konformatuko
ginateke txalupa esan-eta, zeren hizkuntzan ere herrikoiak eta abertzaleak
baikara gu, eta kanta zaharrak ez
baitu esaten trenetxo bata trenetxo bi Santa Klararen gainean, ez jaunak,
txalupatxo dio, eta ez da kasualitate
bat. Trenak, gehienak, Madriletik bueltan etrortzen dira hona, beste nazione
batetik, eta arrotzak dira euskal
arimarentzat puaff puaff hau nazka pentsatzearekin bakarrik. Txalupak ordea
gure nazione kostadunekoak
dira, geure geureak, eta kontuan izan nola itsasoak menturazale eta iraultzaile
egiten dituen herrik, begira bestela
mapari, han non iraultzarik egon den itsasoa ere egon da testigu, Cuba
esate
baterako, hor dago Cuba, hor dago
Errusia, hor Erroma, hor Errevietnam. Errekotxina ze kotxina, etar hor
dago
Herrikoetxea. Eta ikus nola nahi
gabe agiri honen gaira itzuli garen, internoa duzu, baina nola agiri klase
hauk, eta
diario sekretuen gisara, externoak
baino jende gehiok irakurtzen dituen, bidea erraztea erabaki dugu, eta
egun
argitan irakurtzeko moduan atera
nahi izan dugu
Geure militante maitea, azken
asanbladan enteratu ez ba zinen ere, demokratikoki erabakia izan zen hauteskunde
hauetara ez presentatzea.
Eta ez bazatoz bat joera jonekin protesta jezazu mesedez, adieraz jeiguzu
zure
aburua, demonio artaburua, izkrita
jezazu karta bat edo poema bat, jezkondu zaitez hala nahi ba duzu. Beste
hitzetan esateko: jodiu zaitez.
Baina ez ahaztu asko interesatzen zaigula zuk pentsa lezakezuna, komaidios,
hau
egia ezpada hemen bertan jil nadila
Zure ta gure partidu honek oraingoan
ere arrazoia dauka. Ez dakigu ondo zer pasatzen den, baina kontua da gu
ez beste guztik okerreko bidetik
abiatu direla. Oraintxe bertan promesak egiten ari dira eta urrea agintzen
botoa
emanten dieten guztiei. Oker galanta,
ezen, hau ez da California. Han denak guapoak dira, Holivus kilometro
batzutara dago edonundik, neskak
xoloberoak dira eta mutilak zakilibreak, eta gainera ez dute kolperik jotzen
Baina hemen ez. Hemengo jendea,
zein alde batekoak zein bestekoak, defraudatuak sentituko da berehala,
ezin
liteke izan bestela. Non itxi dabe
gosebako holk bere erreboluziñoa, galdatuko die bizkaitar kontratista
batek. Eta
napar nekazariak berriz, apike ez
duzuia lotsarik, apike ez duzuia maite Naparroako kuestionea aldarrikatuko
die
Eta dena horrela
Guk ezin dezakegu inor defraudatu,
eta horretarako derrigorrezkoa da ez presentatzea, hori eskatzen digu
iraultzaren lojika krudelak. Baina
bestalde ezin ixil gaitezke, zeren gure izena ahazteko arriskuan eroriko
bait
litzateke, etorriko diren eszisio
eta talde berrisio, hainbat eta hainbat errebisio, ez al da egia Iñasio,
bada hori,
gure izena nahastatu egingo litzatekela
deitura berri guztiekin. Hitz eta letra konbinaketa guztiak ia agortuak
daudenez gero, ezin genezake gurea
indartzeko aukera hau alde batera laga. Lehen ere nahiko problema izan
genuen San Pio Inpio harekin
Gauzak hola -gure lojika implakabile
da, konturatuko zarenez- garbi dago zerbait prometitu behar dugula ez
presentatzearen ordez. Abstenitzen
ba zara hau eta bestea lortuko duzu, hori esan behar zaio herriari, hainbeste
txalotzen eta maitatzen gaituen
publiko honi. Baina nola esan, hemen zeok koska,. Bada, geure militante
maitea,
hemen ere erlijioneari begiratu
beharko diogu, maisu hobeagorik ezin baikenezake inon arkitu. Eta hau esatean,
erlijioaren planteamenduak inorenak
baino sutilagoak izan direla esan nahi dugu
Adibide bat ipintzeko, kontura nola
mila urtez sinestu izan den zazpi aingeru klase edo zirela, eta pentsatzen
jarrita, ez al da gauza ia ezina,
benetan zaila eta gaitza, kerubin bat trono batengatik bereiztea, edo arkangelu
bat potestate batengatik, eta bereizkuntza
hauei izena ematea, eta nortasuna, mundu oso bat jasotzea hari ia
ikustezin horren gainean?... eta
ez hori bakarrik, zeren asmatu ezezik munduaren erdiari sinestarazi egin
baitiote
gauza berbera. Eta zergatik, bada
jendearen arima oso ondo ezagutzen dutelako, eta sutilitatez jokatzen
dutelako. Militante iraultzaile
batek, eta areago zu bezalako nonbeuren (nº 1) batek, ba du non ikasia
Esandako guztiarekin, nola egin promesak
munizipaletan?... geure militante maitea, zuk ere pentsatu beharra
daukazu, Komite Zentralak baino
gutxiago noski, baina zerbait zure partetik jartzea ere komeni da. Halere
hemen
luzatzen duzkiguzu zenbait ohar
orokor
Estraineko erregela promesa gallegoak
(nolabait esateko) egitea da. Denok dakigu gallegoak galdera bati beste
galdera batez erantzuten diotela.
Bada, guk igual. Partiduak partidu bezala dituen ideiak ahaztu eta errepikatu
egin behar dira herriak berak eskatzen
dituenak. Zer eskatzen duen herriak, hura eskatu guk ere, hartara
erremititu. Guk ba dakigu herria,
herria zer esaten dena, ez dela esistitzen, baina nahikoa da edozein esaldi
"herriak dioen bezala..." batekin
hastea, eta kitto. Begoñitak (19 urte obszeno baina birjin) orrialde
parrokialean,
sututa, bene benetan sututa, sutu
sutu sututa eskatzen duena kopiatu, eta Manueltxok (16 urte, enamoraua)
kolejioko errebistan planteiatzen
duen programa nahastatu, eta txapó, ba dakigu zer nahi duen herriak.
Labean
piska bat berotu, gratinatu Bakuninez,
eta txoriso batzuekin serbitu
Bigarren taktika(taktika anarkista
haren zentzuan, hori da, aurretik atakatzea: estrategia atzetik atakatzea
litzateke) promesak ahalik eta zabalenak
egitea izango litzateke, esate baterako "guk prometitzen dizuegun
gizartea goizeko argia horizontean
den bezalakoa da, eta zehatzago mintzatuz, guk eskaintzen ditugun aldaketak
itxas brisarak udazkeneko arratsean
euskal arrantzale jubilatu bati eragiten dizkionak bezalakoak izango dira".
Eta
horrekin konformatzen ez ba dira,
oraindik esaldi luzeagoak egitea erremedio paregabea da, inork ez du ezer
ulertuko, baina atrebitu ere ez
da atrebituko farregarri ez gelditzearren
Ba dago hirugarren bide bat ere promesak
egiterakoan, eta dualitatearena da, adibidez: zer nahiago duzue gehio,
guk eskaintzen duguna (mutis egin
hemen) edo ipurtzuloan erlekizten bat edukitzea?... zer nahiago duzue,
gurekin
lortuko duzuena (mutis egin hemen
ere) edo naturalisten katarro eternoa?... jende guztiak nahiago izango
du
gurea, nahiz eta zer den ez jakin.
Ezer inporta ez zaion gauza, bestalde
Arestian aipatutako hiru metodo konbinatuz
ia ezinezkoa da behatzak harrapatzea. Beti garden, beti gailen, beti
eder kooperatiba bat bezala. Horrela
ibiliko gara. Pentsa Euskal Herria salbatzea dela gure xederik azkenena,eta
bidean gauza guztiak zilegi direla
Eta -norbaitek galdetuko du, beti
izaten dira marikoiak- ea noiz arraio presentatuko garen esaten ba digute,
guk
Gernikako haritza indartzen denean,
Paris euskalduntzen denean eta euskal eskritore batek 100 orrialadetik
gorako nobela bat idazten duenean
joango garela erantzungo diegu. Azken kondizionea gogorregia da, behar
bada, baina gauzak ez dira beti
izaten guztion gustukoak. Abstentzioaren alde, beraz, iraultzaren plusmarkista!..
aupa guadari!
KARPANTA
(a. Petiri Sanz)
ETIMOLOGIETAN
Astarloaren bidetik, edo han igurutik.
Gaur: ARZAILLUS
A.- Agakako lehengo bokabloa. (Agaka,
Arana eta Goiri'tar Sabinen inbenturik haundienetarikoa da. Hura, eta
PNV, noski)
AR.- 1. Macho. Arra eta emea
2. Soldaduei ordenak emateko era.
Agian "Arre"-tik dator
3. Gusano
4. Ar, harriaren oinarria dela ere
esaten du bateronbatek. Auskalo
ARZ.- 1. Oso. Ez dakit batek zergatik
2. Arz-Obispo eta horrelakoetan
ere sartzen da. Hemen ARZ-AILUS
ARZA.-1 Lehengoa baina zehatzago.
Hau da: El osos, Madroñorik gabe, esaten dutenez. Baina, joera ere
aditzera
eman dezake
2. Andaluzez ALZA ordez ere erabiltzen
da, hala nola "Arza la pata y mea" esaten denean
3. Leku harritsua ere ba omen da
ARZAI.- 1. Pastor de ovejas. Erronkarian:
"La Osa Mayor" ere bai
Nik ez dut egia denik esango. Ez
dut, halare, ukatuko
2. Ar-zai: cuidador de gusanos o
de machos. Ez da lider politikua delako esaten, baina..
ARZAIL.- Macho o gusano difícil.
Agian, ar batek artxoarekin -arra dela erabiltzen den horrelakin- dituen
arazoak
gogorrak direla esateko
US.- Latinezko bukaera. Eta horrela:
ARZAILUS.- Arzaili, Arzailo, Arzaile,
Arzailum. Plurala: Arzaili, Arzailorum, Arzailis, Arzailis, Arzaili, Arzailos
Amen
ZABALETA