JOXEAN ARTZArekin elkarrizketa

-Kaixo Joxean! Zer ari haiz? Ez haut gehiegi presentatuko erreportaje koskor honetarako: mundu guziak bazekik Usurbilen jaioa haizela eta kanpoan luzaro ibilia haizela... ibili haiz hain zuzen Estokolmon, Prantzian, Londresen, Portugalen...
-Bai, toki hoietan ibilia nauk...
-Eta zer ikusi, zer ikasi dek?
-Ba, Suezian kriston gosea, Parisen gosea eta egarria, biak. Londresen kriston bakardadea eta Portugalen berriz dana aldrebes...
-Euskalherrira noiz etorri hitzan?
-Kanpoan bost urte pasa eta 25 urte nituela...
-Kanpoko esperientzik? gosea eta egarria, zerbait gehiago ere gertatu zaik?
-Honbre,larrua.
-Jo al huan?
-Larru franko.
-Lehen aldiz nun jo huan?
-Lehenbizikoz, lehenbizikoz nik enian jo, beste batek jo zitxian neri, nik berari jo beharrean...
-Nun?
-Donostiako Tenisen, Tenisko paseuan, aslfato gainean.
-Ondo joko hukeen ordun...
-Bai, nik baino hamabost urte gehiago zituen emakume batek espaloi gainean, asfaltoan, harri koskorren gainean.
-Ederra izan zan...!
-Hik zer dakik. Oso gaizki pasa nian fimosis egin gabe eta noski gaizki pasa nian.
-Ta gero, estranjeri aldean nun jo huan gehienik larruan. Suezian edo Inglaterran?
-Gehiena? Gehiena Portugalen.
-Zumetakin Portugalen ibili hintzan.
-Ez, Zumetakin Parisen eta Londresen ibili nauk.
-Harrek zer, larrurik jotzen al zian?
-Etzekiak, hori berak esango dik, baina nik baino gehiago joko zian seguraski.
-Gero, beste gauza bat... hire lanak izan dituk oso desberdinak, oso bereziak, ibili haiz “guia” turistikan, gero karnizero ibili haiz baita ere zeran, gero azkenik poeta bukatzeko... Ia, zer lan-klase izan dituk hori...
-Lanik gehiena karnizero ta kamarero bezala.
-Kamarero! Ez!
-Ba kamarero hiru urte ta perolak garbitzen beste urte bete.
-Jende handiakin gainera.
-Ez, joder hi, Inglaterrako erreginari serbitu nioan.
-Inglaterrako erreginari! asko dik hori motel. Ta ondo serbitu al huan?
-Oso, oso ondo.
-Nerbioso baita pixkat?
-Illarrak erori zitzaizkidan bere titiartean...
-Tititartean?
-Illarrak bai... ta oso zaila huan zergatik kutxarilla ta tenedoreakin serbitu nian, eta orduan erori hituan.
-Baina, erreginaren tititartean?
-Bai ba! Zeinen tartean bestela? Printzipearen potrotartean ez zizkidan ba eroriko!
-Ta gero etorri hintzan eta poesian noiz hasi hintzan gutxi gora behera?
-Bueno, ni poesian lehenbizi inglesez egin niala uste diat, Londresen, ta gero hitz lauz espainolez idatzi nian, baino Londresen euskerazko lehenbiziko poema idatzi nian, eta amari bidali nioan era poetiko batean, bere erretratu batekin.
-Eta gero, zenbat liburu atera dituk orain arte?

(pág. 19)