-Liburu osoak nik idatziak, lau; gero parte hartu beste antologietan eta, horrela elkarlanean beste laupabost, edo hala.
-“Isturitzetik Tolosan barru” aurrenekoa?
-Bai.
-Gero, beste bi taldekoak.
-Bai, “Laino guzien azpitik” eta “Sasi guzien gainetik”.
-Eta azkenekoa, konplikatuena nik uste diat, eztuk?
-Ba, horrek nola titulorik ez duen, bakoitzak nahi duena jar dezaion.
-Konplikatuena bai dela, hainbeste zenbaki bete-beharra.
-Lan zailagoa duk bai, hasieran ematen zuen errezagoa izango zela, idea polita huan, irakurleakin harreman estuagoa lortzearren... hau da, parte gehiago eman irakurleari, gero alde askotatik badizkik bere bentajak: parte hartzerakoan, berago sentituko dik, gero nola pixkanaka-pixkanaka hitzak agertzen diran, beste mixterio bazeukatek, poema horrela azaltzen. Gero, nola ohituak garen kontsumo gizarte honetan paperak bakarrik medio bezela ikusten era berrietara gauzak adierazten komeni duk, eh, papera materiala bihurtu behar diagu, eta paper desberdinak sentiarazi, batzuk latzagoak, beste batzuk bigunagoak, beste batzuk sekanteaguak.
-Hori egia, duk, hire liburuaren papera la-hostia sentitzen duk.
-Hau duk, irakurlearengan ikus duda beldurra kendu egin behar paperan sartu egin behar duk irakurlea.
-Eta zergatikan hi auto-editor?
-Betiko historiagatik... Badakik, editorialak ez dituk aldatzen betiko sisteman jarraitzen dituk, nahiz editoriala ezkertiarrak izan, nik etzekiat zer gertatzen dan. Papera erdi prezioan lortu nian, orduan ez zian merezi; inprentako lanetan ere ikaragarria aurreratu nian: zertarako beste batengana joan, orduan bi produktore –laguntzakin Epelde eta J. L. Alberdik, haiek diru jarri ziteken- aurrera joan ninduan.
-Hordago, Txertoa eta hoietaz zer diok?
-Euskarari ez ziotek inportantziarik ematen, beste zera batean zeudek; euskerak prestijiua ematen dik, itxura besterik ez duk, euskerari buruz politika onik ez ditek alegia.
-Baina, baina Hordaro-ren Klasikoa eta...
-Ba, hori dek eskapismo hutsai koño, hori dek esate “zerbait egin diagu euskaraz”, hori Euskaltzaindiaren lana duk, gaur ez baduk bihar egingo dik, faksimiliean ateratzea gainera, berrogie espezialistak irakurriko ditek; gaurko ortografian bheintzat, berrehun batek irakurriko zukeen; lan murritza duk, bai, gazte-lanak behar dizkiagu.
-Eta liburu interesantienak, erderaz?
-Bai onbre, lehenago euskeraz egin beharko lirateke gai interesanteak, bestel inork ez dik leitzen, gero hortik lau hilabetera erederaz ateratzen ba, tira, baina Operacion Ogro bat, Segoviako fuga bat lehenago erederaz egitea kriminala duk hi. Jendeari beldurra kentzeko euskeraz eman behar zaiok aurretik liburua, aldrebes egitea alperrik duk eta.
-Bueno, utzi zak euskera: giro politikoa zer iruditzen zaik?
-Giro politikoa? Oso interesantia, optimista nauk... Alde batetikan jakiña, jendearen nahiagatik, jendeak nahi duenaren aldetik, ondo; orain, jendearen nahia nola errealizatuko dan... hortan ez nauk hain optimista; nik uste diat jendeak ez duela jakingo zer egin, nahi hori nola aurreratu... Kulturan, puf!, benetan tristea duk.
-Politikan fuerte al haiz? Partidu batean edo...
-Enauk ez oso sartua...
-Nola habil, Independientea?
-Independiente bai, esan nahi diat partidu abertzaleekin kolaboratzen diat, españolistekin behin ere ez, prantsesekin behin ere ez. Partidu abertzale batek zerbait eskatzen bazidak, zergatik ez? Baina horrela, sartua, ez, ez.
-Bueno, kultura mailan zer uste duk zineaz, musikaz...?
-Egia esan, Esukalherriko kultura sekula baino pobreago eta eskasago ziok; duela urte batzuk, nahiz eta politikarekin oso nahastuta izan, bazegoan beste giro bat, kulturak bazuen beste indar bat; gaurko tristura duk akojonantea, jendea hortikan zebilek bakarka lanean, imajinazio falta ikaragarria ziok...
-Baziaudek berriz editorialak, bertsolariak, publikazioak... Zer, dana gaizki dabilela uste duk, okerrena zer duk...
-Giro jenerala duk: kantariak etzekitek zer egin, besteak ere ez. Literaturan zenbait gauza polita gertatzen ari dituk baina, erdi klandestinoa, klandestino baino gehiago marjinatua esan genezake.
-Zerk dik kulpa, politikak edo kultur-prolema duk?
-Bueno... kulpa, kulpa... partidu politikoak geroz ta gutxiago ulertzen ditek, barruko militanteak jeneralean espiritu kritiko handiegirik ez ditek... elizan bezalakoa duk, elizari ez zaiok interesatzen apaiz kritiko eukitzerik, bestela badakik.
-Hi ez haiz elizaren kontra egongo, hartu ta ezkondu elizan egin huan, nola justifikatu dezakek...
-Ellizarekin eta juezarekin ere bai, biakin, bai.
-A ver, a mayor abundamiento.
-Onbre no!
-Bueno, Egin, Euskadi Sioux, Punto eta Hora, zer, nola ikusten dituk?
-Ikusi? Ba ez dizkiat ikusten.
-Ez dituk ikusten?
-Ez, izan ere, prentsa horretako ehuneko 99,99 erderaz idazten ditek, eta nik gero eta gutxiago entenditzen diat erdera.
-...!
-Bai, halaxe duk hi.
-Zeruko Argia?
-Zeruko Argia bai, noski, Anaitasuna eta Orain kriston ekonomi-prolemak omen zeuzkatek, akojonauta zeudek.
-Aizak, komunera joan behar nauk bukatzeko hire hobbia zein den saiguk.
-Sudur zuloak behatzakin garbitzea.
-Jo! Besterik ez al daukak?
-Eta beste, begi ondoak igurtzitzea.
-janda, edanda...
-Ondo, ahal danean, ahal dan gehiena eta ahal dan onena.
-Non jaten duk?
-Non jaan? Arrebaren etxean: tarteka, lagunen batek konbidatzen didanean, Artzac-en ere bai, Akelarren ere bai...
-Kojonia!
-Hori tarteka, hori tarteka.
-Erretzekoa?
-Erretzekoa Jean.
-Belarrik ez al duk probatzen?
-Bi edo hir aldiz edo hola; ardoakin nahiko izaten diat, ez diat beste beharrik aurkitzen.
-Batzuek esaten ditek brujerian ari haizela, brujo samarra haizela.
-Brujeria? Ez dakit; arbol baten aurrean, paisaje baten aurrean, snif!, emozionatzea ez diat uste sorginkeriko kontua denik. Edo-ta naturalezakin identifikatzea... eta horrekin mozkortzea. Egia esan, bai, bio-enerjetikakin niabilek.
-Hori zer duk ba? Kaikua nauk ala ulertezina duk esaten duana.
-Oraindik ez dakit, oraindik gauza askorik ez dakit, baina hori ta gero mundu subatomikokin jo! emozionatua natxok, zerekin, fisika nuklearrakin... Eta gero bestea, landaren bizitza mixterioso horrekin, eta landarek duten sensibilitatekin, ikaragarri! Horren tesi nagusia badakik zein dan: ni gorputza naiz, neronen gorputza naiz... hire gorputzaren berri jakitea, eta horren bidez inguruari heltzea. Gorputza ta kosmoaren arteko harremanak... Eta laugarren dimetsioa, hau da, denbora, Einsteinek eta zeatu zutena, horrekin niok txoratuta, ta mundu subatomikoa, hori la hostia duk.
-Nuklearra?
-Nuklearra, ez uste Lemoizkoa denik, ez ez ez, zientziarekin ari nauk. Mundu subatomikoa zer den, materia zer den; lahen uste nian nik materia solidoa zela, orain bazekiagu badala ta eztala, proiektu bat dala gehiena, gauza konkreturik ez ziok, baziok eta ez ziok; izan daiteken zerbait.
-Biajatzen dukenean, zenbat katxarro eramaten dituk?
-Ba... orratza, haizeorratza, brujula, altimetroa, niblea, linterna, kontrapasua, pedometro deitzen dena, termometrua, eta... ah, kronometrua joder!
-Nahiko duk hi, bukatu egin behar, jendea nazkatzen arituko duk eta, ia esantzak zerbai Euskadi Sioux-entzako.
-Ba koño... euskera gehieago egingo balute, asko eskatzen ez baduk, ez litzatekeela gaizki egongo eztuk?
-Vale?
-Ez; bale.

ION+